Hamar Urteko Gerra | |||
---|---|---|---|
Boluntario katalanen ontziratzea. | |||
Data | 1868ko urriaren 10a – 1878ko otsailaren 10a | ||
Lekua | Kuba | ||
Emaitza | Espainiarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Hamar Urteko Gerra (gaztelaniaz: Guerra de los Diez Años) edo Gerra Handia (gaztelaniaz: Guerra Grande) kubatarrek espainiar agintearen aurkako lehen independentzia gerra izan zen. Besteak Gerra Txikia (1879–1880) eta Kubako Independentzia Gerra (1895–1898) izan ziren. Gerra Yarako oihuarekin hasi zen, 1868ko urriaren 9tik 10erako gauean, La Demajagua finkan, Manzanillon, Carlos Manuel de Céspedesena zena.
Hamar urte beranduago amaitu zen Zanjongo Bakea edo Zanjongo itunarekin, non Kubako armada independentistak kapitulatu zuen Espainiako tropen aurrean. Akordio horrek ez zuen gerra horren bi helburu nagusiak bermatzen: Kubaren independentzia eta esklabotzaren abolizioa. Arrazoi honegatik, kubatar abertzaleen talde sakabanatuek borrokan jarraitu zuten 1878. urtean zehar, eta borroka berrabiarazten saiatu ziren Gerra Txikia deiturikoan (1879-1880).
Antonio Cánovas del Castillo Espainiako gobernuko presidenteak Gorteen aurrean aurkeztutako txostenaren arabera, gerrak ehun mila hildako eragin zituen, eta berrehun eta berrogeita hamar milioi pezeta kostatu zituen[1].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search